XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I KAPITULUA / TESISAREN HELBURUA Tesis honen helburua bi gauzen arteko koerlazioan datzake: His Sortako Ezkerreko Adarraren Herstura Aurreratu bat (HSEAHA) agertzen zuten 61 gaisoen ElektroKardioGramaren (EKG) eta koronari arteriografia selektiboaren arteko koerlazioan, alegia.

Gaia, Pariseko Broussais Hospitaleko 1.600 koronari arteriografietatik hautatua izan da.

Guermonprez irakaslearen serbitzukoa bera, bertan lan egin bait zuen bi urtez autore honek.

Gero, baita hautatu izan ditugu Bizkaiako Laboratorio de Hemodinámica de la Fundación Vizcaya Pro Cardíacos deritzan erakunde horretako 100 arteriografietatik ere.

Literatura honen berrikustapen batek agertu digunez, ez da erabili izan, oraindaino, gisa honetako lan batetan, hedadura berdineko materialerik 1, 2, 3, eta 4.

Ikerketa honen zabalero-luzeroan, alderdi hauk landu nahi genituzke: A) Kardiopatia iskemiko baten azterketan, historia klinikoak eta ohizko azterketek diagnostiko zihur bat erabaki ezin dutenean, EKG-ren sentikortasuna estudiatu.

B) Kardiopatia iskemikoa eta HSEAHA agertzen duten gaisoetan, koronari sareko eraginaren zentzua aztertu.

C) Esan dugun bentrikulo barneko lorretan edo kondukzioan, gorabehera horik agertzen dituzten gaisoen kirurgia zuzen batetarako posibilitateen erakuspideak, oharpenak, ezagutu.

D) HSEAHA-rekin batera datorkeen miokardioko infartoan, diagnostiko positibo eta topografiko batetarako, EKG-k ukan dezakeen gaitasuna arakatu.